Adituaren aukerak

Jarraian ondorengo fitxen aukerak azaltzen dira: Segurtasuna, XDMCP, X zerbitzariaren instalazioa, Saio-hasierako saioak, eta Askotarikoak.

Segurtasuna

Aukera honek root-ari saioa GDMrekin hastea baimentzen dio

Erabiltzaile pribilegiatuei, esaterako root-ari, saioa GDMren bitartez hastea baimentzen die.

NotePAM onartzen duten sistemak
 

PAM onartzen duten sistemetan, aukera hori ez da kontuan hartzen, eta PAM liburutegien ardura izango da erabiltzailea pantaila lokalean egongo den edo ez zehaztea.

Hil 'init' bezeroak

GDMri honakoa egiten ahalbidetzen dio: erabiltzaile batek saioa hasten duenean, hasieratze-script-etatik abiarazten diren X bezeroak hiltzea.

Autentifikazio-erroreak xehetu egin behar dira

Aukera honek autentifikazio-erroreak erabiltzaileari GDMren pantailan bistaratzea gaitzen du.

Baimenak:

Bertan idatz daitezkeen beste erabiltzaile batzuen direktorio eta fitxategien baimen-mailak zehazten ditu. Edozeinek idatz dezake aukerak GDMri edozeinek idatz ditzakeen fitxategi eta direktorioak bistaratzea baimentzen dio. Taldeak idatz dezake aukerak GDMri taldeak idatz ditzakeen fitxategi eta direktorioak bistaratzea baimentzen dio. Azkenik, Paranoia aukerak beste erabiltzailearen fitxategi eta direktorioak bakarrik onartuko ditu.

GDM erabiltzaile hau balitz bezala exekutatuko da

GDMri zehaztutako erabiltzaile moduan exekutatzea baimenduko dio.

GDM talde hau balitz bezala exekutatuko da

GDMri zehaztutako talde moduan exekutatzea baimenduko dio.

Erabiltzailearen 'auth' direktorioa

Erabiltzailearen .Xauthority fitxategia duen direktorioa zehaztea ahalbidetuko dizu

Erabiltzailearen 'auth' FB direktorioa

Gdm-k erabiltzailearen .Xauthority fitxategia eguneratzean huts egiten badu, cookie-a sortuko da zehaztutako direktorioan.

Erabiltzailearen 'auth' fitxategia

Erabiltzailearen cookie-a zer fitxategitan gorde behar den zehazten du.

Berriro saiatu atzerapena

GDMek, huts egindako saio baten ondoren, sarrera-eremua berriro aktibatu aurretik zain egon beharreko segundo-kopurua zehazten du.

Erabiltzailearen fitxategiaren gehienezko luzera

Bertan irakur/idatz daitekeen fitxategi handienaren gehienezko tamaina zehaztea ahalbidetzen du. GDMek ez du emandako balioa baino handiagoa den fitxategia irakurri edo idatziko. Balioa bytetan zehazturik dago.

XDMCP

Gaitu XDMCP

Urruneko X terminalari uneko ostalaritik saioa eskatzea baimentzen dio. Aukera hori gaituz, konexio-ezarpenak ikusgai bihurtzen dira.(X pantaila-kudeatzailearen kontrol-protokoloa)

Errespetatu zeharkako eskaerak

Beraien pantaila-arakatzailea ez duten X terminalak aukeratzea gaitzen du.

Entzun UDP atakari

UDPren (erabiltzailearen datagrama-protokoloa) eskaerak zehaztutako atakan jasoko ditu.

Zain dauden gehienezko eskaerak

GDMren zain dauden konexioak itxaron-ilara kopuru finko batera murriztu.

WarningZerbitzu-erasoen ukapena
 

Aukera hori DOS (Zerbitzu-erasoen ukapena) eragozteko hartu da. Parametro honek ordu jakin batean konexioa hasieratzen duten pantailen kopurua mugatzen du, ez ordea kudea daitezkeen urruneko pantaila guztien kopurua.

Zain dauden zeharkako gehienezko eskaerak

Ordu jakin batean ostalari-hautatzailea duen pantaila-kopurua zehazten ahalbidetzen dizu.

Urruneko gehienezko saioak

Aukera honen bidez ostalaria urruneko pantaila-kopuru zehatz batek bakarrik erabiltzeko zehatz dezakezu.

Zain egoteko gehienezko denbora

Eskatutako pantaila itxaron-ilaratik kendu aurretik, programa zehaztutako segundoak iragan arte zain egongo da.

Zain egoteko zeharkako gehienezko denbora

Programa zehaztutako segundoak iragan arte zain egongo da, pantaila batek hautatzailea eskatzen duen eta protokolo-negoziazioa egiten den bitartean, pantaila itxaron-ilaratik kendu aurretik.

Ostalariko pantaila-kopurua

Konfiguratu behar den edozein ostalaritan exekuta daitekeen pantaila-kopurua zehazten du.

Ping egiteko tartea

Gdm-k ping egiteko itxaroten duen tartea minututan zehazten du, pantaila bizirik dagoela ziurtatzeko.

Kudeatzaileak bidalitako Willing goiburukoak konfiguratzeko exekutatu behar den script-a zehazteko aukera ematen du.

X zerbitzariaren instalazioa

Zerbitzariaren definizioak

Zerbitzariaren definizioen zerrenda bistaratzen du. Eskuineko botoien bidez, zerbitzariaren konfigurazio jakin baterako aliasak sor ditzakezu. Zerbitzaria Malgua gisa gaitzeak, zerbitzaria eskatutakoan abiaraz daitekeela adierazten du.

Zerbitzari estatikoak

Beti exekuta daitezkeen zerbitzariak hautatzeko aukera ematen du. Zerbitzariaren definizioetako bat eskuineko botoien bidez aukeratuz, nahi duzun zerbitzari estatikoa(k) konfigura dezakezu.

Berrabiarazi beti X zerbitzaria

Aukera honek saio-amaiera bakoitzean X zerbitzaria berrabiaraz dadin gaitzen du.

X zerbitzari estandarra

Erabili behar den X zerbitzaria eta bere bide-izena adierazten ditu.

Xnest zerbitzaria

Erabili behar den Xnest zerbitzaria eta bere bide-izena adierazten ditu.

Zerbitzari malguen gehienezko-kopurua

Une jakin batean gehienez zenbat zerbitzari malgu exekuta daitezkeen adierazten du.

Failsafe X zerbitzaria

Erabili behar den Failsafe X zerbitzaria eta bere bide-izena adierazten ditu.

X bertan behera gelditzean exekutatu behar den script-a

X saioak bertan behera gelditzen jarraitzen duenean exekutatu behar den script-a adierazten du.

Saiatu behar diren X konfiguratzaile bitarrak

X saioa edo X bera bertan behera gelditzen direnean zein bitar erabili behar diren adierazten du.

Saio-hasierako saioak

Saio-direktorioa

Saioaren hasieran exekutatu behar diren script-ak dituen direktorioa da

Saio erabilgarriak

Erabilgarri dauden saioen zerrenda, non guk saio bat aukeratu behar dugun. Hautatutako saioa Hautatutako saio-izenaren eremuan agertuko da. Eremu horretan, saio-script-a bistaratuko da.

Gnome-ren hautatzailea

Gnome izeneko saiorik badago, Gnome-ren hautatzailearen saioa bistaratu dadin gaituko du.

Gnome-ren Failsafe

Gnome-ren Failsafe saioa bistaratu dadin gaitzen du.

Xterm Failsafe

Xterm Failsafe saioa bistaratu dadin gaitzen du.

Gaitu arazketa-irteera

Arazketa-informazioa bistaratzea ahalbidetzen du

Gehitu saioa

Erabilgarri egongo den saio berri bat sortu eta gehitzen du.

Kendu saioa

Aukera honek Saio erabilgarriak menuan hautatutako saioa ezabatzen du.

Ezarri lehenetsi gisa

Aukera honek Saio erabilgarriak menuan hautatutako saioa lehenetsia izatea gaitzen du.

NoteSaio lehenetsia
 

Uneko saio lehenetsia Saio erabilgarriak menuan erakusten da urdin argiz nabarmenduta.

Askotarikoak

Gaitu arazketa-irteera

Syslog fitxategiaren saioan sartzeko arazketa-irteera gaitzen du.

CautionSyslog-en arazketa-irteera
 

Aukera hori -nahiz eta segimendu-arazoetan laguntzeko metodo egokia izan- hautatzen denean, sistemaren egunkari-fitxategiak nahiko erraz betetzen dira. Hori, ordea, ez da erabilera arrunterako gomendatzen