Gdmconfig-en eskuliburua


Table of Contents
Sarrera
Gnome-ren pantaila-kudeatzailearen konfiguratzailearen erabilpena
Oinarrizko aukerak
Adituaren aukerak
Sistemaren aukerak
Ezagutzen diren akats eta mugak
Egileak
Lizentzia

Sarrera

GDMren konfiguratzailea, (GNOMEren pantaila-kudeatzailearen konfiguratzailea) GDMren (Gnome-ren pantaila-kudeatzailearen) konfigurazio-aplikazioa da. Normalean, sistema saio-hasierako modu grafikoan exekutatzen denean, GDM aplikazioa da saio-hasiera errazten duena. GDMren konfiguratzaileak GDMren konfigurazio erraza ahalbidetzen du zehaztasun-maila desberdinetan. Pertsonalizazioek eragiketetan eta itxuran daukate eragina.

GDMren konfiguratzailea exekutatzeko, hautatu Sistema->GDMren konfiguratzailea Menu nagusian, edo idatzi gdmconfig komando-lerroan.

NoteRoot-erako atzipen-eskaera
 

GDMren konfiguratzaileak root-erako atzipena eskatzen du exekutatzeko.

GDMren konfiguratzailea Gnome-Core paketearekin dator, eta pakete hori GNOMEren mahaigaineko ingurunearen zatia da. Dokumentu honek GDMren konfiguratzailearen 2.0.97.1 bertsioa deskribatzen du.